2025-02-28
LIBURUA SALGAI - Gestión forestal - Integrando la complejidad - Froilán Sevilla
Ekosistemen konplexutasuna ulertzen, kudeatzen, zaintzen eta hobetzen ikasi nahi duzu?
Hala bada, aukera aparta duzu Froilán Sevilla Martínezek idatzi berri duen liburu hau. Estaldura jarraia mantentzen duen basogintza eredua aplikatzen, zuhaitzen arteko harremanak ulertzen, basoko lana ondo eta modu efizientean egiten eta gure inguruko basoetako oinarri ekologikoak barneratzen lagunduko dizu liburu honek.
2025-02-06
"Baso mistoetan etenik gabeko estaldura mantentzen duen basogintza" ikastaro arrakastatsua
Christine Sanchez (Valonia, Belgika), Forêt Natureko aholkularia eta baso kudeatzaile profesionalak eta Tantai Baso Jabe Kooperatibako talde teknikoak "Baso mistoetan etenik gabeko estaldura mantentzen duen basogintza: Baso kudeaketa ereduaren eraldaketa euskal testuinguruan" ikastaroa eman dute urtarrilaren 28a eta 30a bitartean.
2024-12-18
Pasa den abenduaren 14an ospatu genuen Tantai Baso Jabe Kooperatibaren II. Batzar Orokorra.
2023ko urtarrilaren 12an hogeita hamahiru bazkide sustatzailek emandako lehen urratsei segida emanez, gaur egun 128 pertsonak osatzen dugu Tantai. Bidean ikasitakoak elkarbanatu eta hurrengo mugarriak finkatzeko baliatu genuen larunbatekoa.
2024-12-09
IKASTAROA: Baso mistoetan etenik gabeko estaldura mantentzen duen basogintza
Mundu mailan ematen ari diren aldaketa dinamikek eragindako ziurgabetasun maila handiaren aurrean, naturatik hurbilekoa den eta baso mistoetan etenik gabeko estaldura mantentzen duen basogintza ereduak erresilientzia maila handia bermatzen die horrela kudeatutako basoei.
2024-11-25
Hasi da 2024-2025 landaketa garaia
Udazkenaren amaierakin batera hasi du Tantaik 2024-2025 basoberritze garaia. Aurten 50 hektareatik gora izango dira bertako espeziekin osatuko direnak.
2024-11-08
Tantai Baso Jabe Kooperatiba Ordizian izan da Landarlan Ingurumen Elkartearen eskutik
Landarlan Ingurumen Elkarteak antolatuta pasa den azaroaren 7an Ordiziako Barrena Kultur Etxeko areto nagusian hitzaldia eman genuen. Gainera, hilaren 16an ibilaldi gidatua egin zen Oiangu-Txikiko basora.
2024-06-26
Pro Silva basogintzari buruzko eskuliburua argitaratu dugu
Etenik gabeko estaldura mantentzen duen eta naturatik hurbilekoa den basogintza aurrera eramateko neurriak eta gomendioak biltzen duen eskuliburua ekainaren 20an aurkeztu genuen.