Skip to Content

Tantai Baso Jabe Kooperatibaren III. Batzar orokorra ospatu dugu

2025-11-18

Batzarra 2025

Tantai Baso Jabe Kooperatibaren III. Batzar orokorra ospatu dugu

Ia hiru urte pasa dira batzar eratzailea egin genuenetik, 2023ko otsailean, eta denbora tarte laburra igaro bada ere, aurrerapauso handiak eman ditugu ordutik. Larunbateko batzar eratzailea lorpen horien adierazle izan zen.

Tartea izan genuen aurten egindako lanen errepasoa egiteko eta etorkizuneko erronkak identifikatu eta planifikatzeko. Bazkidetzak etenik gabe egiten du gora, lan-taldea bikoiztu egin dugu aurten eta, erritmoari jarraiki, 2026an sona handiko proiektuetan murgilduko gara.

 Aurten ere, errektore kontseiluak eskertza mezua zabaldu nahi die proiektua hauspotzen diharduten bazkide erabiltzaile, laguntzaile eta langileei, tantaikideok egiten baitugu Tantai.

Eraldaketa abian da!


2025_batzarra_04
2025_batzarra_03
2025_batzarra_05
2025_batzarra_06
2025_batzarra_07
Back to Top