Udazkenaren amaierakin batera hasi du Tantaik 2024-2025 basoberritze garaia. Aurten 50 hektareatik gora izango dira bertako espeziekin osatuko direnak.
Kandudun (Quercus robur) eta kandugabeko (Quercus petraea) haritzak izango dira aurten ere gure landaketetan nagusi. Baina astigarrak eta pagoak ere landatuko ditugu. Arraseko mozketak izan diren baso sailetan berez datozen landareekin batera etorkizuneko basoak osatzeko lehen urratsak dira hauek. Bestelako basogintza eredu baten lehen urratsak!
Espezie exotikoen aldean aniztasun genetiko handia dute bertako zuhaitz espezieek. Espezie aniztasunarekin batera gaitz, izurrite eta bestelako zailtasunen aurrean aniztasun genetiko honek aldaketen aurrean baso erresilienteagoak sortzen laguntzen digute.
Jarraian aurkezten den bideoan Aitor Kortabarria lankideak landaketen nondik norakoak azaltzen ditu gure Tantaiko Youtube Kanalean.