2023ko urtarrilaren 12an hogeita hamahiru bazkide sustatzailek emandako lehen urratsei segida emanez, gaur egun 128 pertsonak osatzen dugu Tantai. Bidean ikasitakoak elkarbanatu eta hurrengo mugarriak finkatzeko baliatu genuen larunbatekoa.
Goizeko hamaiketan hasi ginen bazkideak Aramaioko Kultur Etxeko areto nagusian biltzen. Batzar Orokorrerako prestatuako Gai-Zerrendari heldu aurretik, Tantairen lanen eta bestelako basogintza ereduaren berri emateko sortutako bazkideentzako bideo emanaldia izan zen. Ondoren 2025eko urtarriletik aurrera Tantai Baso Jabe Kooperatibaren zerbitzuak integralki eman ahal izateko sortuko den Eskilaxo mendi-lan taldearen berri eman zen.
Batzar Orokorra ospatu zen ondoren. Gai Zerrenda luzeari ekin, eta gaiak astunak izan arren, bi orduko tartean eman zitzaion amaiera Batzar Orokorrari. Hurrengo ekitaldian Tantai osatzen duen lan-taldearen egituraketa eta proiektu beraren egonkortzea ematea bilatuko da, bestelako basogintza eredua, eta Tantai kooperatibaren xedea zabaldu eta betez.
Bazkide langileon partez, mila-esker Tantai Baso Jabe Kooperatiba gauzatzen duzuen bazkide denei!
Batzarreko irudiak.