Skip to Content

Estaldura Jarraituko Basogintza - Zuhaitzen markaketarako gidaliburua

2026-02-09

Selvicultura_de_Covertura_Continua

Estaldura Jarraituko Basogintza. 

Zuhaitzen markaketarako gidaliburua.

Pausu berri bat eman berri dugu Estaldura Jarraituko Basogintzaren aldeko bidean. Izan ere, Gaztela Leonen dozenaka mila hektarea kudeatzen dituen Froilan Sevilla Martinezekin batera zuhaitzen markaketarako gidaliburu bat kaleratu berri dugu, ProSilva erakundearen laguntzarekin.

Ikastaroetan banatu ohi ditugun dokumentuetatik abiatu dugu gidaliburu hau, eta zuhaitzen markaketak egiteko oinarrizko irizpideak biltzen ditu. Dokumentu laburra eta sinplifikatua da, Estaldura Jarraituko Basogintza ereduarekin hartu-emanetan hasi nahi duen kudeatzailearentzat baliagarri izango dena.

Etorriko dira etorkizunean lan mardulagoak eta zehaztasun handiagokoak. Hala ere, beharrezkoa iruditu zaigu hastapen fasean diharduen kudeatzaileari zuzendutako dokumentu hau kaleratu eta elkar banatzea, Estaldura Jarraituko Basogintzak Euskal Herrian errotzen jarraitu dezan.


Back to Top