Skip to Content

Bestelako basogintzan sinisten dugu

ZER DA TANTAI

Euskal Herriko paisaia eraldatzeko anbizioa duen proiektua da Tantai. Horretarako, eredu intentsiboen bidez kudeatutako baso-monolaborantzak atzean utzi eta aniztasun biologiko handidun basoak sortzeko proposamen integrala dakargu.

Bertako espeziez osatutako basoen alde egiten dugu eta modu jasangarri eta bateratuan kudeatzen ditugu. Kalitate handiko zuraren ekoizpena dugu ardatz, eta baita gainerako ekosistema zerbitzuen emankortasuna handitzea ere.

Baso Jabeei aholkularitza, akonpainamendua eta laguntza eskaintzen dizkiogu, bere lurrak irizpide hauei jarraiki kudeatu ditzan.

TESTUINGURUA

DIKOTOMIA

Gaur egun, eta Euskal Herriko isurialde atlantikoan bereziki, kontrajarriak diren bi ikuspunturen artean trabatua dago basogintza: Egur ustiaketa maximizatzea helburu duen baso kudeaketa intentsiboa edo ustiaketa gaitzesten duen muturreko kontserbazionismoa.

Gainera, azken urteetan iparralde globaleko eremu basotuen igoera ematen ari bada ere, geroz eta basoko baliabide gehiago kontsumitzen ditugu hegoalde globalean aurkitzen diren baso eta oihanak txikituz.

Honenbestez, gure kontsumo jarrerak aldatzeaz gain, baso ekosistemek eskaintzen dizkiguten zerbitzu eta onuren kudeaketa optimizatu eta modu jasangarrian ustiatzera behartuta gaude.

ZIURGABETASUNA

Gero eta nabariagoak diren globalizazio eta klima larrialdiak basogintzaren ziurgabetasun maila haunditu dute: gaitz eta izurriteen gorakada, haizeteak, uraren zikloan aldaketak, merkatu dinamika bortitzak...

Testuinguru honek, ohiko basogintzaren oinarri izan diren kontrolpeko ekintza eta eredu linealak gainditu eta ziurgabetasun iturri hauek aintzat hartuko dituen ereduetarako trantsizioa eskatzen du.

Basoen konplexutasuna eta egokitzapen gaitasuna aintzat hartuko dituen kudeaketa eredu batek baso ekosistemen funtzionalitatea bermatuko du, eta ondorioz, errentagarritasun ekonomiko eta ekologikoa.

BESTELAKO BASOGINTZA

Basogintza eredu intentsiboen eragin kaltegarriak larriturik, Europan aspaldi hasi zen zenbait basogile bestelako ereduak lantzen. Naturatik hurbilekoa den basogintza, zuhaitz estaldura osoa mantentzen duen basogintza eta ProSilva dira azken mende honetan nagusitu diren izenak.

Horietan oinarritzen dugu, hain zuzen, gure proposamena. Labur esanda, honako 5 oinarri hauek ditu:

espezie-aniztasuna

ESPEZIE
ANIZTASUNA

Bioaniztasuna handituz, basoen funtzionamendua hobetzen da, eta hala zerbitzuen hornikuntza.

aniztasuna-eskala

ANIZTASUNA ESKALA
TXIKIENEAN

Adin, espezie eta tamaina anitzeko zuhaitzez osatutako basoak egonkorragoak eta erresilienteagoak dira.

birsortze-naturala

BIRSORTZE
NATURALA

Lekuan lekuko baldintzetara egokitutako landareak lehenesterakoan, egokitzapen gaitasun handiagoa bermatzen dugu. Gainera kostu ekonomikoak nabarmen murrizten da.

eskuartze-bortitzak-ekidinez

ESKUARTZE
BORTITZAK EKIDINEZ

Lurzorua babesten dugu. Lurrean dago basoaren baliorik handiena!

bakanka-bidezko-mozketak

BAKANKETA
BIDEZKO MOZKETAK

Basoak guztiz soildu ordez, 8-12 urtean behin bakanketa txikiak egiten ditugu. Ekoizpen eta errentagarritasun maila handia lortu daiteke, bioaniztasuna zainduz.

Back to Top