BAZKIDE ERABILTZAILEAK
BAZKIDE ERABILTZAILEAK BASO-JABEAK DIRA.
Lehendabiziko urtean jabearen lurrak bisitatzen dira eta kudeaketarako irizpideak zehazteko laguntza eskaintzen da. Momentu horretatik aurrera, baso-jabeak Tantaiko talde teknikoaren laguntza eta babesa jasotzen du, hala-nola, aholkularitza, lanak egiteko langile kualifikatuen zerbitzua, dirulaguntzen eta betekizun burokratikoen tramitazioa, etab.
Bazkidetzerako momentuan 60 euroko nahiataezko ekarpena egin behar du eta, ondorengo urteetan, urteko 60 euroko kuota bat kobratzen zaio bazkideari.
Bazkidetza urtero berritzen da, automatikoki, beraz, jabeak urtero erabaki dezake kooperatiban jarraitu edo ez.
Erabaki eskumenaren %50a dute.
KUDEAKETA BATERATUA
Tantaiko bazkide langileen gidaritza teknikoaren bitartez, bazkide erabiltzaileen basoen kudeaketa modu bateratuan gauzatzen da.
Zer suposatzen du kudeaketa modu bateratuak?
Bakoitzak bere gastu, inbertsio eta irabaziak modu indibidualean kudeatzen dituela, ohi bezala, baina salmentak, lanak eta gainontzeko ekintzak. “lote” handietan eta zonaldeka bateratzeko eta koordinatzeko aukera daukagula. Honek abantaila asko eskaintzen dizkigu, gidaritza tekniko profesional bat edukitzeaz gain. Lanen antolaketa eta efizientzia nabarmen hobetzen da, eta,egin beharreko lanen eta inbertsioen kostua murrizten laguntzen digu. Kudeaketa bateratuak gure produktuen merkaturatzea errazten du, eta bestelako diru sarrerak eskuratzeko aukerak indartzen ditu, besteak beste CO2 xurgapen kredituak edo uraren zikloaren hobekuntzari loturiko obariak.

LIHER LARREA - TANTAIKO BAZKIDE ERABILTZAILEA
ZUK.TANTAI.EUS
Zuk.Tantai, Tantai Baso Jabe Kooperatibaren kudeaketa-tresna bat da. Informazio eguneratua eskaintzen die Tantai Baso Jabe kooperatibako bazkide erabiltzaile eta langileei. Eskuratu nahi baduzu sartu zuk.tantai.eus web gunean eta deskargatu aplikazioa.
BAZKIDE LAGUNTZAILEAK
Tantai Baso Jabe Kooperatiban gure egiten dugu Debagoiena 2030 ekimenaren kutsu integrala.
Horretarako, eragile pribatu eta publikoak behar ditugu bidelagun; pertsonak eta enpresak, elkarteak eta erakundeak, proiektua bideragarria izan dadin. Haien ekarpen ekonomikoari esker, proiektuaren bultzatzaile dira.
Bazkide laguntzaileak bi motatakoak izan daitezke, norbanakoak edo taldeak (enpresak, Udaletxeak, elkarteak, etab.).
Lehendabizikoek urtean 60 euroko gutxieneko ekarpena egiten dute, eta bigarrenek 1.000 eurokoa. Oinarri horretatik gora, bakoitzak erabakitzen du ekarpenaren zenbatekoa zein izango den.
Erabaki eskumenaren %15a dute.
BAZKIDE LANGILEAK
Tantai Baso Jabe kooperatibako langileak dira.
Haiek arduratzen dira, besteak beste, Tantaiko lurren kudeaketa eta koordinazioaz, aholkularitzaz, baso-lanak egiteaz, eta, oro har, bazkide erabiltzaileen lurrak zaintzeaz. Honez gain, Tantairen bideragarritasuna eta hazkundea posible egiten duten gainontzeko lanetaz ere arduratzen dira, hala-nola, administrazio lanak, ikerketak eta garapen proiektuak, etab.
Bazkide langileek 60 euroko hasierako kapital ekarpena egiten dute, eta ez dute kuotarik ordaintzen.
Erabaki eskumenaren %35a dute.

MARKEL ARRIOLABENGOA
BASO
INGENIARIA

AITOR KORTABARRIA
BASO
TEKNIKARIA

IÑAKI ETXEBESTE
BASO KUDEAKETAN
DOKTOREA

INES LATORRE
BASO
INGENIARIA

XANTI RUIZ DE GALARRETA
BASO
INGENIARIA

MIKEL BRAVO
KOMUNIKAZIO
ARDURADUNA