Skip to Content

Bestelako basogintzan sinisten dugu

ZER DA TANTAI

Bertako espeziez osatutako basoak modu jasangarri eta bateratuan kudeatzen dituen basogintza eredu eraldatzailea sustatzen duen kooperatiba gara.

Lur-jabe bakoitzari neurrira egokitutako ahokularitza, akonpainamendu eta laguntza eskaintzen diogun gertuko proiektua gara.

Basoen gainontzeko ekosistema zerbitzuei zur eta egurraren ekoizpenaren garrantzia bera emanez, errentagarritasun ekonomikoa eta biodibertsitatearen babesa uztartzea helburu duen talde teknifikatua gara.

IKASTAROA:Baso mistoetan etenik gabeko estaldura mantentzen duen basogintza

INFORMAZIO GEHIAGO

CURSO:Selvicultura de cobertura continua de masas mixtas

MÁS INFORMACIÓN

TESTUINGURUA

DIKOTOMIA

Gaur egun, eta Euskal Herriko isurialde atlantikoan bereziki, kontrajarriak diren bi ikuspunturen artean trabatua dago basogintza: Egur ustiaketa maximizatzea helburu duen baso kudeaketa intentsiboa edo ustiaketa gaitzesten duen muturreko kontserbazionismoa.

Gainera, azken urteetan iparralde globaleko eremu basotuen igoera ematen ari bada ere, geroz eta basoko baliabide gehiago kontsumitzen ditugu hegoalde globalean aurkitzen diren baso eta oihanak txikituz.

Honenbestez, gure kontsumo jarrerak aldatzeaz gain, baso ekosistemek eskaintzen dizkiguten zerbitzu eta onuren kudeaketa optimizatu eta modu jasangarrian ustiatzera behartuta gaude.

ZIURGABETASUNA

Basoen gainontzeko ekosistema zerbitzuei zur eta egurraren ekoizpenaren garrantzia bera emanez, errentagarritasun ekonomikoa eta biodibertsitatearen babesa uztartzea helburu duen talde teknifikatua gara.

BESTELAKO BASOGINTZA

Tantaik basoen egokitzapen ahalmena indartzen duen bestelako basogintza baten alde egiten du.

5 oinarri nagusitan egikarituko dena

espezie-aniztasuna

ESPEZIE
ANIZTASUNA

Bioaniztasuna handituz, basoen funtzionamendua hobetzen da, eta hala zerbitzuen hornikuntza.

aniztasuna-eskala

ANIZTASUNA ESKALA
TXIKIENETIK LANDUZ

adin eta tamaina desberdinetako zuhaitzez osatutako basoak egonkorragoak eta erresilienteagoak dira.

birsortze-naturala

BIRSORTZE
NATURALA

lekuan lekuko baldintzetara egokitutako landareak lehenesterakoan, egokitzapen gaitasun handiagoa bermatzen dugu. Gainera kostu ekonomikoak nabarmen murriztuz.

eskuartze-bortitzak-ekidinez

ESKUARTZE
BORTITZAK EKIDINEZ

Lurzorua babesten dugu. Lurrean dago basoaren baliorik handiena!

espezie-aniztasuna

BANAKETA
BIDEZKO MOZKETAK

eginez zuhaitz estaldura egonkor mantentzen dugu. Baso sail bakoitzean mozketen maiztasuna zehaztu eta hala errentak maiztasun gehiagorekin jasotzen dira.

Back to Top