BESTELAKO BASOGINTZA
Gure lana basogintzari loturiko jarduerak burutzea eta koordinatzea da. Ingurumenarekiko errespetuzko ikuspegi batekin, basoen osasuna hobetzea eta baso-lehengaien ekoizpena bermatzea dugu helburu.
Baso jabeei haien lurrak kudeatzen laguntzen diegu, besteak beste honako lan hauen eskainiz:
- Basoen Kudeaketa Iraunkorrerako Planen idazketa
- Diru-laguntzen tramitazioa
- Basoen kudeaketarako aholkularitza
- Baso-lanak egitea eta koordinatzea (landaketak, sasi-garbiketak, mehazketak, bakanketak, etab.)
- Egurraren merkaturatzea
- Zuhaiztien kubikazioa
- Lur zein zuhaiztien balorazioa
- Moztu beharreko zuhaitzen seinalamendua
- Formakuntzak
- Hitzaldiak
IKERKETA DUGU ARDATZ

Izan ere, metodo zientifikoa baliatzen dugu gure metodologia zehazteko eta etengabeko hobekuntza bermatzeko. Esperientzia datuekin uztartzen saiatzen gara, kudeaketa eredu aurreratua eta kalitatezkoa eskaintzeko. Horregatik, basoen ustiapenean eta kontserbazioan eragina duten faktore guztiak aztertzen saiatzen gara, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegiak uztartuz, kudeaketa integrala eskaintzeko.
Ekosistema-zerbitzuak indartzea eta hauen kudeaketa optimizatzea lehentasunezko helburuak dira guretzat. Horretarako, funtsezkoa iruditzen zaigu baso ekosistemen eta basogintzaren inguruko jakintzan sakontzea, natura-baliabideen erabilera iraunkorra bermatzeko eta klima aldaketari aurre egiteko.
Ikerketek gure jardueretan sakontzeko tresnak eskaintzen dizkigute, hala nola, basoen osasunaren monitorizazioa, biodibertsitatearen zaintza edo egurraren ekoizpen iraunkorra hobetzeko estrategiak garatzea.
Horregatik, Tantai Baso Jabe Kooperatibak hainbat ikerketa-proiektutan hartzen du parte, izan lidergo-rol batetik edo beste erakunde batzuekin lankidetzan eta, ikerketa hauen bitartez, baso-kudeaketarako irizpide berriak ezartzen ditugu, baliabide naturalak modu arduratsuan erabiltzeko eta etorkizuneko belaunaldientzat baso osasuntsugoak bermatzeko.
IKASTAROAK ETA BISITAK
Urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen ditugu, bazkideen formakuntza bultzatzeko eta Tantai-komunitatea indartzeko. Ikastaro eta bisita hauek bazkideentzat dira soilik, eta guztiz doakoak dira. Gure helburua bazkideei prestakuntza eta esperientzia baliagarria eskaintzea da, haien basoak kudeatzeko autonomia garatu dezaten.
Honez gain, sektoreko enpresa edo administrazioei ere ematen diegu formakuntza, bestelako basogintza eredua zabaltzen eta indartzen jarraitzeko helburuz.
TARIFAK
Tarifak urtero berritzen ditugu. Lan ohikoenak egiteko tarifak jarraian ageri den estekan aurkituko dituzu. Aldiz, bestelako lanen bat egin nahi baduzu eta horren kostua ezagutu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Tantai Baso Jabe kooperatibako teknikariekin.